Kirola, eta kasu honetan, frontenisa gustuko duen edozeinendako daude ateak zabalik Soraluzeko Frontenis Txapelketan; baldintza bakarra da 16 urtetik gorakoa izatea, eta jakina, bikote mistoak osatzea.
Martxoaren 24an jokatuko dute txapelketa, Soraluzeko kiroldegiko frontoian, 22 tantotara. Hori bai, gehienez 20 minutuko partiduak izango dira, goizean hasi eta bukatu arte. Artengo horia da baliatuko duten pilota mota.
Asko jota, 24 bikote
Izena martxoaren 15a aurretik eman beharra dago; hiru modutara eman daiteke: Arane kiroldegian; 943 75 24 66 telefono zenbakira deituta edo kirola@soraluze.eus helbidera idatzita.
Bikoteko 10 euro ordaindu behar da izen-ematea. Eta asko jota 24 bikote lehiatu ahalko da Soraluzeko Frontenis Txapelketa mistoan.
Sariak
Sariak ere izango dira, lehen bi bikoteendako:
- 1- Txapela, garaikurra eta oparia.
- 2- Garaikurra eta oparia.
Soraluzeko Frontenis Txapelketa beste ekimen handiago baten baitan dago sartuta: Soraluze, mugituz.