Hain zuzen ere, azken horiei dagokienez, gaurko atzeneko partidua izango da Etxeberriak eta Fernandezek Elgoibarko bikotearen kontra jokatuko dutena, palaz.
Horren aurretik, udalerri berberak izango dira elkarren aurkari; kasu horretan, Oñatek eta Herizek osatutako bikoteak ordezkatuko du Soraluze.
Hiru bikote Elgoibartik
Eta helduen mailarekin bukatzeko, eskuz jokatuko dute Santamariak eta Kortabarriak osatutako bikoteak Elgoibarko bikotearen kontra.
Gazteagoen mailetan, berriz, Unaxek eta Unai Rodriguezek Arrasateko bikotearen kontra infantil mailan jokatuko duten partidua izango da gaur jokatuko den lehena, 18:45ean hasita, alegia. Eta haien ondotik etorriko dira Aiert eta Mikel, Lazkaoko bikotearen kontra, alebin mailan.