Barikuan Udaberri Txapelketako partidua, Soraluzen

Ubane Madera 2018ko ots. 7a, 12:01

Gallastegi paletan, iaz.

Oraingo astebururako bi hitzordu egin dituzte Udaberriko Txapelketaren baitan: barikuan 20:00etan Soraluzeko kiroldegian jokatuko dute palaz Gallastegik eta Rasconek Anoetako bikotearen kontra. Domekan, berriz, Bergaran da hitzordua.

Hain zuzen, Bergarakoari dagokionez, eskuz jokatuko dute; kasu honetan 17:00etan hasiko da, eta Santamariak eta Aldapek jokatuko dute, Bergarako bikotearen kontra.

Emaitzak

Joan den asteko emaitzak, berriz, honako hauek dira:

Eskuz:

Santamaria-Kortabarriak 13 / Artetxe-Elolak 22

Aiert-Mikelek 16 / Tolosako bikoteak 14

Palaz:

Etxeberria-Fernandezek 25 / Errenteriako bikoteak 11

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.