Badabil traktorea bideak garbitzen

Ubane Madera 2018ko ots. 7a, 11:14

Debemeneko traktorea elurra kentzen, Kiruetan.

Debemeneko traktoreak badihardu mendiko bideak garbitzen. Argazkiak erakusten duen moduan, Kirueta inguruetan ibili da, nahikoa elur dago-eta pilatuta mendian, eta handik Guenetxetxoko txabolara joan da, segidan Txurrukarako bidea hartzeko.

Izan ere, joan den astean aktibatu zuen Soraluzeko Udalak elurrari aurre egiteko protokoloa, eta eguraldi iragarpena aintzat hartuta, desaktibatu barik dago berau.

Koordinatuta

Haren arabera, Soraluzeko Udala, Debemen, Soraluzeko udal langileak, udaltzaingoa eta kale garbitzaileak koordinatuta daude, eta bakoitzak bere zeregin jakina du.

Horien artean, besteak beste, Soraluzeko Udalarekin duen hitzarmena tarteko, Debemenek traktorea bidaltzen du Soraluzera, mendi bideak garbitzeko. Ezozitik hasten da zeregin horrekin, gero handik Kiruetara egiten du eta gero Kiruetatik Txurrukara. Gatza ere banatuta dago, joan den asteaz geroztik. 

Erlazionatuak

Kaleraino jaitsi da elurra

Ubane Madera 2018 ots 07 Soraluze