“Lanak hasita daude nahiz eta ez izan begi-bistakoa”

Ubane Madera 2018ko ots. 5a, 15:01
Ezozibidea, ibilgailu barik.

“Ur kontsorzioak hodi berria sartu behar du, eta ibili dira laginak egiten, gaur egun hodiak nondik nora doazen jakiteko”. Halaxe erantzun dio Iker Aldazabalek EH Bilduren kritikari, Gabolatseko obrak direla-eta. “Lagin guztiak egin dira”, zehaztu du alkateak.

Aldazabalek esplikatutako moduan, “espaloi gainean eginda daude markak, kanalizazioak zehaztuta, lurra pikatu baino lehenagoko egin beharreko aurre-lanak dira”.

Ur-hargunea aldatzeko

Bestalde, eta ur kanalizazioa dela-eta, alkateak jakinarazi du, Gipuzkoako Urak ur kontsorzioak atari bakoitzean oharra ipini duela esanez, hoditeria nagusia aldatzen denez, aukera dagoela orain, horrela nahi duenak, etxe bakoitzeko ur-harguneak zaharberritzeko.

“Baldin eta komunitateak ez baldin badu obra integrala egin, hodi zaharrak izaten dira. Kalebarren egin zenean gauza bera egin zen. Behartuta ez daude, baina orain izaten da momenturik egokiena, dena apurtu egin behar denez, aprobetxatu eta hori ere egin. Gero aldatzea tokatzen bada, lurra jaso, pikatu… egin behar da-eta, horrek duen kostuarekin… Edozein modutan, komunitatearen esku geratzen da erabakia”, adierazi du Aldazabalek.