Gabolatseko obrak, geldirik

Erabiltzailearen aurpegia EH Bildu Soraluze 2018ko ots. 4a, 09:43

Astebete da Gabolatseko aldapa eta Ezozibideko 2-6 zenbakien arteko aparkalekuak kotxez libratzeko agindua eman zitzaiela auzotarrei. Astebete pasatu da, baina lanak ez dira hasi.

Obra luzea dala jakinda, kotxe aparkaleku ta oinezkoei asko eragingo diela jakinda, harrigarria da nola galdu daitekeen aste oso bat ia ezer egin gabe. Zentroko peatonalizazioa ere bertan behera gelditu da, alperrik.

Datozen asteetan ea planifikazioa hobetzen den, bestela, aurreikusitako 3 hilabeteak beharrean, udako oporrak helduko zaizkigu egoera honetan.

 

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.