Kalerik kale, Santa Ageda goratuz

Ubane Madera 2018ko ots. 5a, 11:10

Atzo, Santa Ageda bezpera, Ezoziko Ama Abesbatzak ohiturazkoa den kanta eskea egin zuen erdiguneko kaleetan. Hori bai, eskatu barik, koplak eskaini zituzten, Ageda martiriaren gainekoak. 

Gainera, zuzendari berriaren, Aitor Garitano bergararraren gidaritzapean jardun zuten kantuan. Erdigunean, geratu ziren leku bakoitzeko, hiruna kantu eskaini zituzten.

Kalejira zein eskea, biak ala biak, txistulari taldeak lagunduta egin zuen abesbatzak.

 

Erlazionatuak

Santa Ageda, gaur ere gogoan

Ubane Madera 2018 ots 05 Kultura

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.