Santa Ageda, gaur ere gogoan

Ubane Madera 2018ko ots. 5a, 10:48

Eskolako neska-mutikoak izan dira gaur Santa Ageda eguna dela gogora ekarri dutenak. Eskola eguna izaki, bertarako sarrera orduan abestu dituzte Santa Agedaren omenezko koplak Plaentxi Herri Eskolako nagusienek. 

Tradizioari dagokion moduan, makilak eskuan hartuta, haiekin markatu dute koplen erritmoa, eztarria sano dutela erakutsiz.

Bertan zeuden gurasoek eta irakasleek txalo artean eskertu dute kantu-saiotxoa. Aterpean, hori bai, euri zaparrada ederra tokatu da-eta, justu une horretan.  

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.