Porrotxek barreiatutako poza Estaziñoko parkearen inaugurazio festan

Ubane madera 2018ko ots. 3a, 15:02

Plaentxi Herri Eskolatik irten, eta bertan zain zituen ume eta gurasoek lagunduta egin zuen Porrotx pailazoak elizperainoko bidea. Han bertaratutakoen barreak, kantuak eta dantzak eragin zituen, ohikoak dituen pailazokeriak eginez. 

Ekitaldia bukatuta, Porrotxek pazientzia eta adeitasun handiz artatu zituen gerturatu zitzaizkion plazentziatar guztiak, eurekin argazkiak edo bideoak ateraz, eta baita autografoak sinatuz ere. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.