Sorak oraingoan Bergara du aurkari

Ubane Madera 2018ko ots. 2a, 19:04
Sorako gorengo mailako taldea. Argazkia: Sora

Bergararen kontra du hitzordua oraingo domekan Sorako gorengo mailak. Kanpoan jokatuko dute, 16:30ean hasita. Ostera, bihar, zapatua hiru hitzordu dituzte eta domekan beste lau.

Alebin mailako multikirolekoak izango dira jokatzen goiztiarrenak, bihar 10:00etan. Infantil mailakoek, berriz, 11:00etan dute hitzordua, Antzuolaren kontra, Antzuolan. Eta biharkoarekin bukatzeko, gorengoek moduan, kadete mailakoek ere Bergararen kontra jokatuko dute, baina Ezoziko futbol zelaian, 16:30ean. 

Domekan

Domekari dagokionez, berriz, Zarautzeko taldeekin bi hitzordu dituzte: 10:30ean alebin 2 mailakoek jokatuko dute, Zarautzen; eta benjamin mailakoek, berriz, 12:00etan Ezoziko futbol zelaian.

Alebin 1 mailakoek, berriz, Eibarren dute hitzordua, 11:50ean; gazte mailakoek Urolaren kontra jokatuko dute kanpoan, 12:30ean. 

Eta azkenik, esandako moduan, Bergararen kontra jokatuko du Soraluze Futbol Taldeko gorengo mailak, Agorrosinen, 16:30ean.