“Lehiatu beharrean, elkarrekin sartzea erabaki genuen. Ez dago alde handirik bigarrena edo hirugarrena egin. Eta azken bi kilometroak berbetan egin genituen, lehenengoa oso urruti genuen, eta laugarrena ere bai, beraz… Azkenean biak batera sartu ginen helmugara eta gero niri ipini zidaten berari baino segundo bat gutxiago; horregatik nago bigarren sailkapenean”.
Lokatza ugari
Halaxe kontatu du Ander de Luisek Sodupen egindako helmugaratze ez-ohikoa. Osterantzean, “azpimarratu du “lehertuta, baina gustura” geratu zela erdietsitako emaitzarekin: “Lehen bosten edo hamarren artean egotea espero nuen, baina ez podiumean. Ze 18 kilometroko lasterketa niretzat ohikoa baino luzeagoa da, baina gainera, ibilbidea zegoen lokatzez beteta. Gure aurretik martxa bat izan zen, eta guztiz zapalduta zegoen, bigun-biguna. Azken kilometroak pixka bat gogorrak egin ziren”.
1:33:39 izan zen egin zuen denbora, irabazlearengandik lau bat minutura.
Hurrengo hitzordua, berriz, domekan dauka De Luisek, Cantabrian. Han ere 18 kilometroko lasterketari egingo dio aurre. Baina lagunarekin doa, Ramon Agirrerekin, eta horrek indar handiagoa ematen dio Ander de Luisi.