Hain justu ere, Gabolats kaleko 28 eta 36 zenbakien artean egingo dituzte urbanizazio lanak, eta beraz, itxi egingo dute berau zirkulaziorako harik eta obrak bukatu artean. Horren ondorioz, Ezozibideko 2 eta 8 zenbakien arteko eremua bi noranzkoetan erabili ahalko da. Hau da, biribilgunetik Ezozibideko 2. zenbakira inoiz.
Norabide aldaketa
Bestalde, horrekin guztiarekin batera, Kalebarren, Plaza Zaharra eta Gabolats kaleetako norabidea aldatu egingo da, eta orain dagoenaren kontrara zirkulatuko dute ibilgailuek.
Eta era berean, Gabolats eta Baltegieta kaleetan dauden garajeetarako sarrera Zubi Nagusitik barrena egingo da, eta irteera Baltegieta kaletik, SAPArantz.
Construcciones Morga S. L. Enpresak egingo ditu urbanizazio obra horiek. 158.484,5 euroko aurrekontua dute, eta behin hasita, hiru hilabeteko epea bukatzeko.