Hiru lan nagusi egingo dituzte: kalea altxatu behar dutela aprobetxatuz, kalea maila bakarrean ipini; aldapa hasieratik Ezozi bideko biribilgunerainoko saneamendu hoditeria berritu, eta, horrekin batera, Gabolats kaleko 36. atariko eskailera kendu egingo dute.
Eskailerak beste aldera
Iñaki Rubiok, obretako zinegotzi arduradunak zera esplikatu digu: “Horrela, jarraipena emango zaio espaloiari, zabalera errepideari eta herritarren segurtasuna bermatu egingo da. Etxeko eskailerak, berriz, beste aldean ipiniko dira”.