Kontrario zuzena izango du aurrez aurre Sorak, bihar

Ubane Madera 2018ko urt. 19a, 09:29

Sorako gorengo mailako taldea. Argazkia: Sora

Joan den asteko jardunaldian Azpeitiako gorengo mailako taldearen kontra bana berdindu ondoren, sailkapenean kontrario zuzena duen Tolosaren kontra du orain partidua Sorak. Bihar, zapatua, da hitzordua, Tolosan, 17:30ean. 

Izan ere, Sorako gorengo maila laugarren doa sailkapen orokorrena, eta hirugarren, berriz, Tolosako taldea, hiru puntuko aldearekin. Irabaziz gero, bada, berdindu egingo lituzke puntuak Sorak Tolosarekin.

Gainontzekoek ere, bihar

Sorako gainontzeko taldeek ere bihar jokatuko dituzte oraingo jardunaldiko partidu guztiak. Infantilak izango dira goiztiarrenak. Arrasaten, 10:00etan bertako taldearen kontra jokatuko dute.

Kadeteek, berriz, 11:00etan dute hitzordua, Eibarren, Eibartarrak taldearen kontra. Eta Eibar dute, baita ere, kontrario Sorako jubenilek. Horiek, baina, etxeak jokatuko dute, Urkiren kontra 16:30ean.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.