Bihar, barikua, modalitate berean jokatuko dute, baita ere, Joseba Etxeberriak eta Asier Fernandezek Anoetako bikotearen kontra, Anoetan, 19:30ean. Zapatuan, berriz, alebin mailakoen txanda izango da eta Aiertek eta Mikelek Oñatiko bikotea izango dute aurrez aurre, Gipuzkoako txapelketaren baitan, Oñatin 17:00etan.
Domekan, Donostian
Eta oraingo jardunaldiarekin bukatzeko, domekan dute Soraluzeko pilotariek azken hitzordua, Donostian. Izan ere, Soraluzeko Ander Oñatek eta Jon Herizek Alde Zaharreko bikotearen kontra jokatuko dute gomazko paletan, 17:00etan hasita.