Aurkari nekezak dituzte soraluzetarrak eta lesakarrak barikuko finalean: Alberdi eta Aizpurua. "Alberdi aurrelaria batez ere. Asegarcerekin aurre-kontratua dauka, eta profesionalekin jokatutakoa da. Pilota-zaleen artean maila altua dauka", kontatu du Atxotegik.
22:00etan hasiko dira San Antonetako XXVII. Pilota Txapelketako finalak. Promesa mailakoek jardungo dute lehenengo eta senior mailakoek ondoren; azken maila horretan dago, hain justu ere, Atxotegi.
Hasieran abantaila
Finalerdiari dagokionez, berriz, joan den zapatuan jokatu zuten. 22 eta 13 gailendu ziren soraluzetarra eta lesakarra. "Partiduaren hasieran lortu genuen abantaila eta horri eutsita lortu genuen irabaztea", kontatu du soraluzetarrak.