Ander de Luis hirugarren, krono-jaitsieran

Ubane Madera 2018ko urt. 15a, 09:43
Ander de Luis podiumean, zapatuan.

Hamargarren aldiz jarraian, podiumera igotzea lortu du Ander de Luis korrikalari soraluzetarrak. Oraingo honetan, hirugarren postua eskuratu du Kalamuatik Barinagarako 3,8 kilometroko krono-jaitsieran. Zapatuan izan zen lasterketa.

 

11,46 minututan burutu zuen 3,8 kilometroko jaitsiera. Irabazleak 33 segundo atera zizkion, eta bigarrenak, berriz, bi segundo besterik ez.

Pozik dago De Luis emaitza horrekin, baina gehien gustatu zitzaiona lasterketaren ezaugarriak izan ziren: “Denok batera igo ginen ibiltzen, mendi ibilaldi estilora. Esperientzia ezberdina izan zen, eta askoz gehiago gustatu zitzaidan lasterketa bera baino, denak batera igotzea, batarekin eta bestearekin berriketan…”

Bizkaira

Kontuak kontu, atzera ere igo da podiumera ordezkari soraluzetarra. Eta dagoeneko martxora arte beteta du lasterketa egutegia. Hurrengo hitzordua, Sodupen dauka; bi asteburu barru 18 kilometroko mendi lasterketan lehiatuko da Bizkaian Ander de Luis.