Horiez gainera, gaur, baita ere, Gallastegik eta Rasconek Pasai Trintxerpen jokatuko dute, bertako bikotearen kontra, gomazko paletan, bigarren mailan, 20:15ean hasita.
Bestalde, eta biharko partiduari dagokionez, 10:00etan hasiko da. Eta Joseba Etxeberriak eta Asier Fernandezek Orioko bikotea izango dute aurrez aurre, nagusien mailan.
Gipuzkoako federazioak antolatuta
Soraluze Pilota Taldeko zortzi pilotarik parte hartuko dute orain hasi eta martxora bitartean luzatuko den Udaberriko Txapelketan. Gipuzkoa mailako txapelketa da berau, eta lehian jardungo duten pilota taldeetako udalerriak multzoka antolatuta, ligaxka eran jokatzen dute. Gipuzkoako herri gehienek parte hartzen dute txapelketa horretan, eta Gipuzkoako federazioak antolatutako ekimena da.
Nagusi mailan Soraluzeko hiru bikotek parte hartuko dute gomazko paletan eta eskuz, berriz, beste bikote batek. “Ahalegina egingo da finalerdietara eta finalera ailegatzeko”, adierazi du Aitor Atxotegik, Soraluze Pilota Taldeko arduradunak.
Atxotegi, Elgoibarren
Bestalde, Atxotegik berak ere partidua jokatzeko hitzordua dauka, kasu honetan bihar, zapatua, Elgoibarren San Anton txapelketaren baitan. 22:00etan hasiko da partidua eta aurrelari soraluzetarrak bikote izango du Jon Olaizola lesakarra, Quina eta Arratibelen kontra jokatzeko (Zumarraga-Ataun).
San Anton txapelketaren finalerdia da biharko partidu hori. Irabazten duen bikotea, bada, finalerako sailkatuko da. “Zaila izango dugu baina irabazteko gogoarekin goaz”, adierazi du Aitor Atxotegik.