Izan ere, denetik dago otar horretan. Soraluzeko saltoki-taberna-jatetxeetan 50 eurotan baloratutako produktuak edo bonuak ipintzen dituzte otarrean. Adibidez, bada mikro-uhinen labea, tabernen eskutik, jakina, botila mordoa, loteria, aseguru-etxeetarako baleak, dentistarenean garbiketa bat, aurpegi garbiketa estetika-zentroan, lore zentroa, txaketa, xanpua, bazkaria… denetik, azken batean. Izan ere, guztira, 34 saltoki-tabernari-jatetxek parte hartzen dute otar honen osaketan.
Gauzak horrela, zeresanik ez, Oskar Gilek poz handiarekin hartu zuela oparia.
Giroa sortzeko
Esan beharra dago, bestalde, kexu batzuk egon izan direla zozketa egiteko Bizikale elkarteak duen moduarengatik; izan ere, 20:00etan egin ohi dute, eta saria eskuratzeko, eskatzen dute bertan egotea. Hori, antza, ez da guztien gustuko. Bada, Bizikale elkartetik esplikatu dute hori horrela egiteko arrazoia dela jendea kalera ateratzea, herrian giroa sortzeko.