Bertan dira edukiontzi grisak

Ubane Madera 2018ko urt. 4a, 10:28

Edukiontzi grisa, berdearen ondoan, gaur goizean (eguena).

Bart gauean hasi ziren ipintzen errefuserako edukiontziak udalerriko hainbat puntutan. Berdea, baina, orain arte  hondakin orokorrendakoa zena ez dute eraman kasu guztietan. Debabarreneko mankomunitateak erabaki du udalerriko zenbait puntutan biak batera lagatzea “15 egunez, jendea ohitzeko; gero erretiratu egingo dira”, esplikatu dute.

Bien bitartean, abenduaren 21era arteko epean edukiontziak zabaltzeko txartelak hartu barik geratu ziren herritar batzuk badabiltza egunotan udaletxetik pasatzen, berau eskuratzeko. “Atzo bertan herritar batzuk etorri ziren; eta orain ikusten dutenean edukiontziak aldatuta, seguru aski gehiago pasatuko dira”, kontatu dute Soraluzeko Udaletik. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.