Sora hirugarren, gorengoen mailan

Ubane Madera 2017ko abe. 22a, 19:04

Sorako taldea, gorengoen mailakoa.

Ordiziari irabazita, hirugarren tokian daude orain sailkapen orokorrari dagokionez Soraluze Futbol Taldeko gorengo mailako mutilak.

Eguaztenean jokatu zuen Sorako gorengoen mailak Ordiziaren kontrako partidu erabakigarria eta 1-0 irabazi zion Goierri aldeko futbol taldeari.

Oñatiko Aloña Mendi taldea dago sailkapenean lehenengo, Tolosa bigarren eta ondoren datoz etxekoak, Eibarko Urko taldearen aurretik. 

Urtarrilaren 7an

Sorako gorengo mailakoek zortzigarren sailkatuta dagoen Zumaiako taldearen kontra jokatuko dute hurrengo partidua, Gabonetako oporren ondoren, urtarrilaren 7an, hain zuzen ere. Ezoziko Futbol Zelaian da hitzordua, 16:30ean.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.