43 pilotari gazte, Gabon aurreko erakustaldian

Ubane Madera 2017ko abe. 22a, 08:10

Pilotari gazteen taldeko argazkia, eguaztenean kiroldegian.

Gabonetako opor aurreko erakustaldian, gogotsu jardun zuten Soraluzeko pilota-taldeko 40 bat neska-mutikok kiroldegiko pilotalekuan, herenegun, eguaztena. Han elkartu ziren gurasoak eta bestelako ikusleak adinaren arabera antolatutako partidak ikusteko.

Hain zuzen ere, Gabon aurrekoa eta ekainekoa da Soraluzeko Pilota Elkarteak urtean egiten dituen bi erakustaldiak. Gaur egun 6-13 urte bitarteko 45 bat jokalari gaztek dihardute Soraluzeko Pilota Elkartean, lau lagunen gidaritzapean: Gorka Santamaria, Aitor Atxotegi, Ibai Tajuelo eta Ibai Kortabarria.