Bihar, eguaztena, Ordiziaren kontra jokatuko du Sorako gorengo mailak

Ubane Madera 2017ko abe. 19a, 15:02
Sorako jokalariak, 2017.

Ordizia hartuko dute etxean bihar, eguaztena. Partidu garrantzitsua du aurrez aurre, izan ere, laugarren dago sailkapenean eta biharko partidua irabaziz gero, hirugarren lekuan kokatuko litzateke. Bihar 19:15ean hasiko da partidua.

Soraren hurrengo bi hitzorduak asteburuan dira: batetik, jubenilek Bergara hartuko dute etxean, zapatuan, 16:30ean. Eta bestetik, Eibarko Urkiren kontra jokatuko dute norgehiagoka kadete mailakoek zapatuan, 15:30ean. 

Kopa jokatuko dute

Esan beharra dago, baita ere, partidu horiekin bi taldeek liga bukatu egingo dutela eta urtarriletik aurrera kopa jokatuko dutela. Infantilei dagokienez, berriz, bigarren daude sailkapenean eta emaitza onak lortzen segituz gero, igoera faserako sailkatuko litzateke.