Aretxabaleta birritan Soraren aurkari, bihar

Ubane Madera 2017ko abe. 15a, 15:02

Bihar zapatua, lau hitzordu dituzte Soraluze Futbol Taldeko beste horrenbeste taldek. Besteak beste, infantil mailako Sorak Aretxabaletako UDA A izango du aurrez aurre, 11:30ean. Kadete mailan errepikatu egingo dira bi izenak, eta gorengo mailakoek, berriz, Beasain izango dute aurrez aurre.

Bihar, 11:30ean jokatuko dute, hain justu ere, gaztetxoenek Aretxabaletaren kontra, etxean. 12:00etan dute hitzordua, berriz, kadete mailakoek, kasu horretan Aretxabaletan. Eta azkenik, gorengoek Beasainen dute hitzordua, 16:30ean.

Aurreko emaitzak

Aurreko asteburuko emaitzei dagokienez, gorengo mailakoek 1-0 irabazi zioten Zestoari; gazte mailako Mondrak, berriz, 7-1 irabazi zion Soraluzeko taldeari eta kadete mailakoen kasuan ere, galdu egin zuten Arrasateren kontra, 0-11. Azkenik, Aloña Mendiren kontrakoan, 4-0 galdu zuten etxekoek. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.