%73 pasako jarraipena izan du grebak

Ubane Madera 2017ko abe. 12a, 11:29

Plaentxi Eskola, atzo, astelehena.

Sindikatu guztiek deituta, aurreko deialdian baino jarraipen handiagoa izan du grebak Soraluzeko ikastetxeetan gaur: %73,91koa institutuan eta %73,17koa Plaentxi Eskolan.

Bestela esanda, Plaentxi Eskolako 41 langiletatik bederatzik erabaki dute grebarik ez egitea (zuzendaritzako bi lagun ere bertan dira, derrigorrez), beraz, 30 langilek egin du greba: langileen %73,17ak.

Eta institutuko langileei dagokienez, berriz, 23 langiletatik 17k babestu dute greba oraingoan: langileen %73,91k, beraz.

Oraingo protestarako deialdi hau sindikatu guztiek egin dute: Steeilas, ELA, LAB, CCOO eta UGTk. 

Eskaerak

Protestak deitzeko eskaerak esplikatu dituzte sindikatuek; laburbilduz, honako hauek:

  • Hezkuntzako inbertsioa handitzea
  • Ordezkapenak lehen egunetik egitea
  • Bajak zigor-gabetzea
  • Ratioak txikitzea, eta lan-taldeak handitzea
  • Langileak egonkortzea, eta ondorioz, zentroak ere bai
  • Eta erretiroa laguntzeko neurriak berreskuratzea

Gabezien adibideak

Eskaerak berresteko, berriz, hainbat adibide helarazi dituzte, galdera eran:

“Badakizu Lehen Hezkuntzan irakasle bat gaixotzen denean ordezkoa 4. egunetik aurrera bidaltzen dutela, eta Bigarren hezkuntzan, Batxilergoan eta Lanbide Heziketan astebete pasatuta?”

Edo, badakizu gela bakoitzean gero eta ikasle gehiago egonik irakasle kopurua ez dela igo maila berean eta, ondorioz, jarraipen pertsonala egitea gero eta zailagoa dela, gainera, eskolako proiektuetarako ordu kredituak (agenda21, elkarbizitza, IKT, liburutegia, e.a.) murriztu eta kasu askotan desagertu direla?”

10 irakasletik 4 behin-behinekoak

Adibide gehiago ere eman dituzte: “Badakizu 10 irakasletik 4 behin-behinekoak direla eta urtero aldaketa handiak daudela lan-taldeetan?”

Edo, “badakizu gure ikasleen ebaluazioa Madrildik eta LOMCEren arabera zehazten dutela? Badakizu egungo hizkuntz ereduen b

Erlazionatuak

Greban dihardute ikastetxeetan

Ubane Madera 2017 aza 30 Soraluze