Greban dihardute ikastetxeetan

Ubane Madera 2017ko aza. 30a, 10:55

Plaentxi Eskolako sarrera, gaur goizean.

Soraluzeko ikastetxeetako langile gehienek bat egin dute gaurko greba deialdiarekin. Hori datutan adierazita, Plaentxi Eskolan grebak %78ko jarraipena izan du eta Soraluzeko Bigarren Hezkuntzako Institutuan %54,17koa.

Datuak ikusita, beraz, gaurko greba deialdiak Lehen Hezkuntzako ikastetxean izan du jarraipen handiena; bertan lanean diharduten 41 irakasletatik 32k bat egin dute-eta protesta ekimen horrekin.

Institutuan portzentajea txikiagoa da, baina hor ere langile gehienek babestu dituzte ELA, LAB eta STEILAS sindikatuen aldarrikapenak.

Gutxieneko zerbitzuak

Edozelan ere, eta legeak agindutakoari jarraiki, bi kasuetan badira eskolara joan diren ikasleak, eta haiendako gutxieneko zerbitzuak ezarri dituzte, bai Plaentxi Eskolan baita institutuan ere.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.