Leherketa, biribilguneko obretan

Ubane Madera 2017ko abe. 13a, 08:10

Hirukurutzetako obrak, leherketa aurretik.

Bihar, eguena, lehen leherketa egingo dute Hirukurutzetako biribilguneko obretan. 13:00etarako dute berau programatuta; eta jakinarazi dute tarte horretan eta bost minutu inguruz, moztu egingo dutela Osintxutik Soraluzera bitarteko zirkulazioa, bidegorrian itxi eta Karmelo Mendizabal pabiloietarako sarrera-irteera galarazi.

Hirukurutzetako biribilgunearendako lekua egiteko mendiari zatia kendu behar diote Soraluze hegoaldean. Eta lur-mugimendu nagusiak leherketa bitartez egingo dituzte.

Mozketak

Hain zuzen, bihar 13:00etan egingo dute lehen leherketa. Eta jakinarazi dute segurtasun neurri modura, GI-627 errepidean zirkulazioa moztu egingo dutela, Osintxutik Soraluzerako tartean. Bost minutuko mozketa izango dela jakinarazi dute.

Errepideaz gainera, moztu egingo dute baita ere, bidegorria; eta Karmelo Mendizabal pabiloirako sarrera-irteera. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.