Urtero moduan, giro lasaian, kafe, infusio eta pasta goxoekin, eta ilusioz beteta elkartuko gara zapatuan 10:30ean hasi eta 12:30era bitartean, Herriko Antzokian.
Euskaraldia herrian zela garatu dezakegun aztertzearekin batera, norberaren hizkuntza ohituren gainean ere berba egingo dugu.
Topagune irekia eta zabala izatea nahi genuke; adinez eta hizkuntza-perfilez, askotarikoa. Euskaraz egiten duten herritarrez gain, euskara ulertu arren egiteko erraztasunik ez duten herritarrak ere gonbidatu nahi ditugu jardunaldietan parte hartzera.