Trikitilariek lagunduta irten ziren patiora Plaentxi Eskolako neska-mutikoak astelehen arratsaldean. Bertan erakutsi zituzten azken egunotan nork bere ikasgelan landutako koreografiak. Lehen Hezkuntzakoek, esaterako, Kaxianoren Euskaldunak Euskaraz abestia kantatu zuten, taldeka. Lehenago, baina, gela bakoitzak kantu horren estrofa bat ikasi, margotu eta muralak osatu zituzten, pasilloan jartzeko.
Bukatzeko, 'Eskuetan'
Txokolatea bertan egin eta patiora irten aurretik gustura jan zuen ikasgelarik ere izan zen. Eta baita txapelketan nor baino nor ibili zenik ere; zehazki, 5. eta 6. mailako ikasleek parte hartu zuten azken jarduera horretan.
Ondoren hori bai, guztiek batera, Pirritx, Porrotx eta Marimototsen Eskuetan kantua abestu eta dantzatu zuten, 6. mailako hainbat ikasleren jarraibideei adi-adi kasu eginez.