Jaioberriendako jantziak, kaikuak, txapelak, lepoko zapiak, jertseak, soinekoak… denetik egin dituzte hilabete luzetan lan eta lan ibili diren boluntarioak tonbolarako panpinak janzteko.
Abenduaren 14ko tonbolara bitartean, panpina guztiak eta bestelako opariak ikusgai izango dira Santa Ana kaleko ferreterian.
Euro baten truke
Gero, abenduaren 14tik aurrera, apurka-apurka desagertzen joango dira bertatik, tonbolan zenbaki saridunak irten ahala. Txartelak euro baten truke eskuratu ahalko dira, egun beretik hasita, agortu arte. Ordutegia honakoa izango da: lanegunetan, 18:00etatik 20:00etara; zapatuan, 11:00etatik 13:00etara eta domekan, 12:00etatik 14:00etara.
Mediku kontsultara
Tonbolari esker batutako dirua Dominikar Errepublikara bideratuko dute, hain justu ere, Santo Domingoko Karitatezko Mesedeetako kongregaziora. Eta kongregazioko mojek bertako mediku kontsultarako baliatuko dute, La Lima izeneko zerbitzu medikurako.