Hitzordu nagusiari dagokionez, honako bikoteak lehiatuko dira: promesa mailan, 16-18 urte bitartekoen mailan, Arrasateko Muruak eta Antzuolako Alberdik, Gasteizko Uribe eta Altzoko Azpitarte izango dituzte aurrez aurre.
Eta nagusien mailan, berriz, Albizturko Labakak eta Makirriaingo Eskirozek osatutako bikotea Tolosako Egigurenek eta Beasaingo Garmendiak osatutako bikotearen kontra lehiatuko da.
Soraluzetarrak
Gipuzkoako Txapelketari dagokionez, 18:45ean hasi eta hiru partidu izango dira, horiek ere barikuan: infantil mailan Morenok eta Palacinek Arrasateko ordezkarien kontra jokatuko dute.
Alebin mailan, berriz, Aiert Losadak jokatuko du Oñatiko ordezkariaren kontra.
Eta hirugarren mailako senior mailan, Santamariak eta Kortabarriak jokatuko dute Eibarko ordezkarien kontra.