3.300 lehiakideren artean, 17. postua Muñozek lortu zuen

Ubane Madera 2017ko aza. 29a, 12:01

Jokin Muñoz helmugara sartzen.

Donostiako maratoian 17. postua eskuratzea eta Gipuzkoako txapelketan 3.a izatea lortu du Jokin Muñoz korrikalariak. Soraluzen bizi den mendaroarra “oso pozik” dago egin duenarekin. “izan ere sakrifizio eta lan askoren emaitza izan da”.

Ez da meritu txikia 3.300 parte-hartzaileren artean 17. lekuan helmugaratzea. Bada, horixe lortu zuen Jokin Moñuzek Donostiako maratoiaren 40. edizioan, domekan. 2 ordu 35 minutu eta 14 segundotan helmugaratu zen, eta hori horrela, maratoiaren barruan jokatutako Gipuzkoako Maratoi Txapelketan 3. postua eskuratu zuen.

Maratoia bera Hosea Kiprono Maillo keniarrak irabazi zuen gizonezkoetan, eta Rehima Serro etiopiarrak, berriz, emakumezkoetan. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.