Egueneko ekitaldiari dagokionez, 11:30ean EuskaraX saioa izango dute. Barikuan, berriz, 16:30ean, talo ikastaroa egin eta taloak jango dituzte.
Arto aletzea eta beste
Asteburuan izango dira, baina, ekitaldirik nabarmenenak. Hain justu, zapatuan, 17:00etan, euskal probak egingo dituzte: arto aletzea, lokotx bilketa eta txapel jaurtiketa. Eta domekan, berriz, 11:00etan trikitilarien bisita izango dute eta 17:00etan, EuskaraX proiektuaren azken saioaren ostean, muralak egingo dituzte.
Diploma banaketa
Bestalde, datorren martitzenean, abenduaren 5ean, Boluntarioen Nazioarteko Eguna da. Eta ordurako ere ekitaldiak iragarri dituzte. 17:00etan hasita, erakunde laguntzaileei harrera egingo diete, aurresku eta guzti. 17:30ean, berriz, esker oneko gutuna eta diplomak emango dizkiete; 18:00etarako iragarri dute boluntarioen muralaren aurkezpena eta lunch batekin borobilduko dituzte ospakizunak.