Zazpi partidu asteburuan, Sorako taldeek

Ubane Madera 2017ko aza. 22a, 12:01
Soraluze Futbol Taldeko jokalariak.

Zapatuan hiru eta domekan lau partidu jokatzeko hitzordua dute Soraluze Futbol Taldeko ekipoek. Etxean, Antzuolan eta Oñatin dituzte partiduak zapatuan, eta Soraluzen, Legazpin Elgoibarren eta Bergaran, domekan.

Hain justu, zapatu goizean dute lehen hitzordua, Ezoziko Futbol Zelaian; 11:00etan hartuko du infantil mailako Sorako taldeak Antzuolakoa.

Beste bi hitzorduak, berriz, arratsaldean dira. Sora A-k Antzuolan jokatuko du, 16:00etan. Eta gazte mailakoek Oñatiko Aloñaren kontra jokatuko dute, Oñatin, 16:30ean.

Domekan

Domekan, berriz, etxean hasiko dute partidu-erronda: 11:30ean Sorako Alebin 2 mailako taldeak Eibartar taldea hartuko du; Sorako Alebin 1 mailako taldeak, berriz, Legazpiko Ilintxa izango du kontrario, Legazpin. Eta Elgoibarren izango dira benjamin mailako Sorako ordezkariak, bertako taldearen kontra.

Arratsaldean, berriz, kadeteen txanda izango da. 16:15ean Sorak Bergararen kontra jokatuko du, etxean.