“Oso ondo” ikusi zuen bere burua Ander de Luis korrikalariak Bizkaiko lasterketan. 12 kilometroko ibilbidea izan zuen aurrez aurre, “lau samarra” haren hitzetan. “Arriskatu egin nuen hasieratik. Bakarrik joan nintzen eta inor ez zen atzetik etorri. Oso fuerte hasi nintzen eta oso fuerte bukatu. Giro ederra egiten zuen, gainera, korrika egiteko”, kontatu du.
80ren artean, lehena
80 lehiakideren artean lortu zuen lehen postua. Bigarren iritsi zen korrikalariari bi minutu inguruko aldea atera zion.
Urduñakoa eginda, Bizkaian du, baita ere, hurrengo hitzordua De Luisek: Basaurin. 11 kilometroko lasterketa izango da hura, “Urduñakoaren antzerakoa, lau samarra; 450eko desnibel positiboa dauka”, kontatu du. Domekan lehiatuko da.