Azaroaren 14ra arte eska daitezke Nafarroako produktuak

Ubane Madera 2017ko aza. 10a, 11:38

Errigora 2017ko kartela.

“Eskatu saski beltza ala zuria (edo biak) eta eman Nafarroa hegoaldeko euskalgintzari %25”. Mezu horrekin eskaini dute aurten ere nafar hegoaldeko uztarekin osatutako saskiak erosteko aukera, batzen den diruarekin Nafarroa hegoaldean ere euskarari puzka emateko helburuarekin. Hementxe da, bada, aurten ere Errigora.

 

Zainzuri estra-lodiak, arroza, pasta ekologikoa, melokotoia almibarrean, pikillo piperrak… Nafarroa hegoaldeko halako gutiziak dituzten saskiak dira Errigora ekimenak eskaintzen dituenak.

50 euro

50 euroko ekarpena eginda eskura daiteke saski zuria ala saski beltza, azaroaren 14ra bitartean egindako eskaeren bitartez. Soraluzeri dagokionez, honako bi lekutan egin daitezke eskaerak: Arrano tabernan (645736834 Onintza) edo Pil-pilean Euskara Elkartea (605706086 Egoitz).

Errigora Euskal Herria oinarri eta elkarlana lanabes dituen ekimen herritarra da. Nafarroa hegoaldea du ardatz eta “euskara ofiziala ez den zonaldean” eragin nahi du, eremu horretakoak propio diren produktuei Euskal Herrian bidea emanaz, euskaratik, euskararako eta euskaraz”.