Parisera joateko deia egin du Sarek

Erredakzioa 2017ko aza. 3a, 15:35
Pariserako deialdia.

ETAren armagabetzea bideratu zuten Bakearen Artisauek mobilizazio handia iragarri dute abenduaren 9rako. Ekimenaren gaineko xehetasunak emateko, batzarra deitu dute azaroaren 7an, Herriko Antzokian. 

Mobilizazioa Parisen egingo dute, eta helburua izango da Frantziako Gobernua interpelatzea, bake prozesuan parte hartu eta amai dezan Frantzian preso dauden euskal herritarrek jasaten duten "salbuespen egoera". Ekimenaren gaineko xehetasunak emateko, batzarra deitu dute azaroaren 7an, Herriko Antzokian. 

Hain zuzen, joan den astean iragarri zuten Ipar Euskal Herriko ordezkaritzak eta Frantziako Ministerioak lan esparrua ireki dutela euskal presoen egoera aztertzeko.

Azaroaren 7an, batzarra

Bada, Soraluzeko Sarek dei egiten die soraluzetarrei Pariseko mobilizazioan parte har dezaten eta jakinarazi du trenez eta autobusez joateko sarrerak eskura daitezkeela 635 72 06 44 zenbakira deituta (Iraultz). Batzar irekia, bideo emanaldia, hitzaldia eta beste antolatu ditu herrian, xehetasunen berri emateko: azaroaren 7an, martitzena, 18:30ean, Herri Antzokian.