Bihartik, bada, zapaturo zabalduko dute kiroldegia baita arratsaldez ere, honako ordutegian: 16:00etatik 19:00etara. Igerilekua, gimnasioa eta rokodromoa erabilgarri izango dira, beraz. Eta hala izango da, harik eta martxoan atzera ere udako ordutegia indarrean sartu arte.
Hori bai, bihar zortzi, Gaztañerre azoka izanik, itxita egongo da kiroldegia arratsaldez.
Galdutako jantziak
Bestalde, ohi duten moduan, urtean zehar kiroldegiko instalazioetan aurkitzen dituzten jantziak eta oinetakoak sarrerako mahai batean ipini dituzte, pare bat astez ipini ere. Bestetan baino material gutxiago ipini dute aurten: “Galtzerdiak, kuleroak, galtzontziloak… edukiontzira eraman ditugu”, esplikatu dute.