XIII. Antxintxika Krossa 16:30ean abiatuko da, Etxaburueta kaletik. Proban, gehienez jota 600 korrikalarik parte hartu ahalko dute, eta gaur gauerdira arte dago izena emateko aukera: kirolprobak.com helbidean. Bataz beste, 400 lagun inguruk parte hartu izan du aurreko edizioetan, zela ez, baita plazentziatarrek ere.
Eta antolatzaileek, Antxintxika Triatloi Taldeak helmugaratzen den lehenengo plazentziatar gizonezkoa eta emakumezkoa ere saritzen ditu.
16:30ean, lehenak
Ohi duten moduan, lehenengo 'handbike' eta gurpil aulkikoak abiatuko dira irteera puntutik, 16:30ean. Patinetan lehiatuko direnak ondoren, 16:45ean eta azkenik, korrikalariak, 17:00etan.