Herritik Txurrukara eta handik San Andresera mendi ibilaldia egin zuten domekan mendi taldeko kideek, urteko azkena. Udaberrira arte, bada, neguko etenaldia egingo dute mendi irteerei dagokienez.
Martxoan, atzera ere martxan
Gero, otsailean egingo dute datorren ikasturterako deialdi berria. Eskolaren bitartez egin ohi dute hori; deialdia egin ondoren egiten dituzte bazkidetzak, eta martxoan, federazio eguneko lehen ibilaldiarekin hasiko dira atzera ere martxan.
Normalean, 12 bat menditara egiten ditu irteerak Soraluzeko mendi taldeak. 150 bat bazkide inguru ditu bere baitan, horietatik 70 pasa neska-mutikoak dira.