Mendiko lasterketetan jardun arren, probatu barik zeukan Ander de Luisek kilometro bertikala motako lasterketa batean lehiatzea zer den.
"Hori bai lasterketa gogorra"
Atzo, domekan hala egin zuen Galdamesen (Bizkaia) eta han ere erakutsi zuen sasoi bete-betean dagoela, ezen, hirugarren geratu zen. “Baina lehen kilometro bertikala eta azkena… txakur baten pare sufritu eta gutxi disfrutatu; hori bai lasterketa gogorra, ai ama!!!”, aitortu du gazteak, hori bai, barrez aitortu ere.
Izan ere, zailtasun tekniko ertain-altua duen kirol-proba da Galdamesekoa, 1.260 metroko batutako desnibela duena. 200 bat korrikalarik parte hartu ohi du Bizkaiko lasterketa horretan.