Apurka-apurka, iluntasunak herria hartu ahala joan dira herritarrak agertzen eta bokadillo erraldoia desagertzen. Egilea, Iraultz Arluziaga, erronka lortuta, gustura emaitzarekin. Eta erosleak eta ikusleak, eskuko telefonoak edo bokadillo pusketak, biak eskuetan, lehenengo grabatu eta gero jan ibili dira. Erromeriaren txanda izango da ondoren… eta, noski, gero gerokoak.