Elizpean mahaiak ipini, margoak eta eskulanak egiteko materiala eraman eta hainbat gazteren laguntzarekin karetak egin, marrazkiak margotu eta bestelakoetan ibili dira hainbat neska-mutiko goizean.
Patata tortillak egiten
Plaza Berrian, sutondoaren bueltan elkartu dira, berriz, patata tortilla egiten honako herritar hauek: Ander Epelde eta Luci Garcia, Roberto eta David de la Rosa anaiak, Oihane Lasa eta Lore Gallastegi, Carlos Dominguez, Teogenes Ruiz eta Juanma Berrueta, Regina Maiztegi eta Ramon Argarate, eta Soraluze Futbol Taldeko alebinak.
Erabaki zaila
12:00etan hasi eta 13:00ak ingururako bukatu dute patataz, arrautzaz eta tipulaz egindako jaki borobila. Araceli Maiztegiren eta Maria Pilarren ahosabaiek dastatu dituzte ondoren guztiak banan-banan, eta aukeratzea zaila egin bazaie ere, Ander Epeldek eta Luci Garciak egindakoari eman diote garailearen aitortza: “Testurarengatik, gatzez ere ondo zegoelako eta tipula gustua bazuelako baina puntuan”, esplikatu dute epaimahai-kideek.
Bertaratutakoen txalo artean jaso du bikoteak saria.