Elkarretaratzea deitu dute, Cuixart eta Sanchez-en kartzelatzea salatzeko

Ubane Madera 2017ko urr. 17a, 09:47
Elkarretaratzerako gonbitea.

Junts, eta Gu beti Kataluniarekin berbekin Euskal Herriko plazetan elkarretaratzeak egiteko deia egin du Gure Esku Dago mugimenduak. Baita Soraluzen ere. 19:00etarako da hitzordua, Plaza Berrian.

Sedizio delitua egotzita, eta Guardia Zibilaren kontra irailaren 20an egindako balizko setioa akusazio moduan hartuta, atzo 21:30ean, Jordi Sanchez ANC Biltzar Nazional Katalaneko presidentea eta Jordi Cuixart Omnium Culturaleko presidentea kartzelatu egin zituzten, Audientzia Nazionalaren aginduz. Soto del Real kartzelan pasa dute gaua biek ala biek.

Soraluzeko hitzorduak

Bada, hori guztia salatzeko, bi dei egin ditu gaurko, martitzena, Gure Esku Dago Mugimenduak: 19:00etan, elkarretaratzea Plaza Berrian, eta 22:00etan, kazerolada etxeetako balkoietatik eta leihoetatik.