Kataluniari babesa

Ubane Madera 2017ko urr. 11a, 09:30

Herritar taldea Kataluniari babesa erakusten atzo iluntzean. Argazkia: Martin Azkarate

Kataluniako etorkizuna marraz dezakeen Puigdemonten iragarpenari babesa erakusteko agerraldia egin zuten atzo iluntzean 40-50 bat herritarrek Plaza Berrian. Izardunak, ikurrinak eta Nafarroako bandera eskuetan zutela egin zuten elkarretaratzea.

Ordu erdiz izan ziren plazaren bueltan, Carles Puigdemontek egingo zuen iragarpenarekin adi.

Gogoan izan atzo iluntzean independentzia deklaratu zuela Carles Puigdemont presidenteak, Errepublika katalana sortzen zutela iragartzeaz bat. Baina era berean, independentzia behin-behinean etengo zutela jakinarazi zuen Generalitateko agintari nagusiak, Estatuarekiko negoziazioak errazteko. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.