Autobusa arratsaldeko 16:00etan aterako da Estaziñoko geltokitik. Jakinarazi digute boluntarioak behar direla manifestazioaren antolaketan laguntzeko, beraz, norbait boluntario lanetan jarduteko prest badago adierazi izena ematerako momentuan.
Babes zabala
EAJk eta EH Bilduk babestu dute Gure Esku Dagok egin duen deialdia, eta ELA eta LAB sindikatuek ere bat egin dute. Baita EAEko Ahal Duguk ere. Manifestazio handia izatea espero da.
"Eskubide zibil eta politikoen, eta askasun demokratikoen aldekoa"
Joan den irailaren 16an, milaka herritarrek Bilboko kaleak bete zituzten, GED Gure Esku Dago-k deituta, Kataluniako erreferenduma babestu eta Euskal Herriarentzat ere erabakitzeko eskubidearen aintzatespena eskatzeko. Bi aste geroago, beste manifestazio bat egongo da Bizkaiko hiriburuan, hori ere GEDek antolatua eta ibilbide eta xede berarekin. Baina ñabardura bat izango du bigarren deialdi horrek: «eskubide zibil eta politikoen eta askatasun demokratikoen aldekoa» ere izango da mobilizazioa. Gotzon Hermosilla / Berria.eus