Gure Esku dagok Kataluniako erreferenduma babesteko elkarretaratzea deitu du astelehenerako

Egoitz Unamuno 2017ko ira. 8a, 18:29
Gure Esku Dagoko kideak Bilboko manifestaziorako deialdia aurkezten.

Asteleheneko elkarretaratzearen leloa DEMOKRAZIA: bozkatu erabakitzeko! Katalunia endavant! izango da. Plaza Berrian egingo da, arratsaldeko 19:00etan. Horrekin batera, irailaren 16an Bilbon egingo den manifestaziora joateko autobusa ere antolatu du Soraluzeko Gure Esku Dagok. 

Soraluzeko Gure Esku Dago mugimenduak Kataluniako erreferenduma babesteko bi ekimen antolatu ditu:

Irailak 11, astelehena, arratsaldeko 7etan, elkarretaratzea egingo dute Plaza Berrian, DEMOKRAZIA: bozkatu erabakitzeko! Katalunia endavant! lematzat hartuta.

Irailaren 16an, autobusa antolatu dute Bilbon erreferenduma babesteko egingo den manifestazioan parte hartzeko. Autobusa arratsaldeko 4etan aterako da Estaziñotik. Autobuserako izena eman daiteke irailaren 15era arte, Iratxon, Arranoan edo Batzokian.