Egunotan, antolatzaile taldeko kideek mendi martxaren ibilbidea garbitu eta seinalizatzeko lanetan dihardute. Azken urteotan moduan, martxak bi ibilbide izango ditu: bata, luzea, 35 kilometrokoa, goizeko 6etan aterako da; eta, bestea, motza, 19 kilometro dituena, 8etan abiatuko da. Udaletxe paretik biak.
Izena emateko modua
Izen ematea kirolprobak.com webgunean edo Mendi Taldearen bulegoan (Pil-Pileanen) egin liteke, eguenetan 19:30-20:30 bitartean. Bazkideek 10€ ordaindu beharko dute, ez-bazkideek 12€, eta egunean bertan izena ematen dutenek 15€. Trukean, parte hartzaileek 4 anoa gune izango dituzte, kiroldegiko aldagelak erabiltzeko aukera, bazkaria eta opari bat.
Zalantzarik edukiz gero, idatzi soraluzekomenditaldea@gmail.com helbidera, edo deitu 686893289 telefonora.