Jon Gallastegik eta Ander Oñatek irabazi dute Asier eta Iñakiren omenezko pelota txapelketa

Egoitz Unamuno 2017ko uzt. 11a, 11:16

Emozio handiko finala jokatu zuten, eta tanto baten faltan berdindu ostean, 22 eta 21 gailendu zitzaizkien Gallastegi eta Oñate, Heriz eta Unanueri. 

Hirugarren eta laugarren postuak erabakitzeko partiduan, Argoitz Ariznabarreta eta Rober Gomezek irabazi zieten Koldo eta Jon Heriz lehengusuek osatutako bikoteari.

Euskal presoen giza eskubideak errespetatu daitezela eta Euskal Herriratu ditzatela eskatuz amaitu zuten Asier eta Iñakiren omenezko hamaseigarren pelota txapelketa.   

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.