Ekainaren 30ean jokatu zen Elgoibarren Nahaste Borraste triatloi herrikoiaren 30. edizioa. Proba berezia da; parte hartzaileek egin beharreko ibilbidea berezia delako: 7 kilometro bizikletan, 400 metro 25 kiloko zakua bizkarrean hartuta eta 1.500 metro korrika.
Beste behin, zazpigarrenez, Iñigo Lariz elgoibartarra izan zen lehena helmugan. Larizek 17:57 minutuko denbora egin zuen, eta 39 segundura sartu zen bigarren korrikalaria, Hasier Murua, eta irabazlearengandik minutu eta hamalau segundura sartu zen Ander Ariznabarreta soraluzetarra.
Anderrek 23 urte ditu eta urtebete inguru da bizikletan serio hasi zela. Datorren asteburuan, Bola del Mundo triatloian parte hartuko du Madrilen. Bertan egin beharreko izango da: 1.500 igerian, 27 kilometro bizikletan eta 10 kilometro korrika.